X LUPAren egitaraua badaukagu!

13 filmek, 13 zakur berderen begiradek osatzen dute erakustaldia, maiatzaren 11,12,13 eta 14ean ospatuko dena Orereta eta Donostian.

13 películas, 13 miradas de perras verdes componen la muestra que se celebrará los días 11,12,13 y 14  de mayo en Rentería y Donostia.

 

LUPAk 10 urte betetzen ditu programazio berezi batekin.
LUPA celebra sus 10 años con una programación especial!

LUPA X dokumental erakustaldiak bere 10. urteurrena ospatzen du aparteko programazio batekin. 13 filme, arte erakusketa bat, bideo-kontzertuak eta antzerki ikuskizun batek osatuko dute edizio berezi honen programa.
La muestra de documentales LUPA X celebra su décimo aniversario con una programación especial. 13 películas, una exposición, video conciertos y un espectáculo de teatro componen la programación de esta edición festiva.

LUPA autokudeatutako erakustaldiak zenbait pelikulen estreinaldiak eskeiniko ditu aurtengo programazioan. Horien artean Encore la Nuit, Mignonek zuzendutako filme kolektiboa, zeinak, gau batez Toulouseko okupa batean eztabaidan, dantzan, eta drogak hartzen igarotzen duen transmarikabollo talde baten jarraipena aurkezten digun; edota Lisbeth, bere bizitzaren azkeneko etapan aspaldi lurperatutako sekretua argitzea erabakitzen duen emakumearen erretratua ezagutaraziko digun lanak, Aitor Bereziartuaren begiradaren eskutik.

Hauekin batera beste zenbait filmek osatzen dute erakustaldiaren programa. Pelikula konprometituak, politikoak, ikuspuntu paregabekoak. Zakur berdearen begiradak alegia:

Juan Falqueren Anatomía de una mirada obra argazki bati erreparatzearen ondorioz sorrarazten diren galderei buruz mintzo da; Teresa Sendagortaren Mothertongue luzemetraia, ordea, bere aita zenaren oihartzunaren bila noraezean dabilen Keith-en ibilbidearen lekuko bilakatzen da, hiru kontinenteetako bost emakumeen testigantzen bitartez; bestetik Navarro y Morales-en lana dugu Juana, betiereko dolu-aldian bizi den atso baten bizitzaren islada; Dos sueños después obran, Pilar Monsell-ek hainbat amets, hamarnaka hotel gela eta ihesaldi bat hartzen ditu abiapuntutzat; Victor Goncaren askatasun formalaren eskutik datorkigu Rosalía Sender Beguéren aurkezpena: errepublikarren alaba, ama, galerista, amama eta 18 urte zituenetik PCEko militantea; Humorez jantzitako ikuspuntu batetik plazaratzen digu Zac73dragon-ek bere gurasoen eguneroko goizeko errutina Desayuno con pastillas lanarekin; Vai chover Santiago D. Risco zuzendariaren familiaren pandora kutxa zabaltzen digu, bere aitonaren zenbait antzerki-testu deskubritzen dituenean postal frankista batzuetan idatzitakoak; Left Hand Rotation kolektiboaren talde-lana Atrezzo, munduko hainbat lekutako gorputz eta edukien desfilea, itxurazko egunerokotasunetik surrealismora eramaten gaituena; María Bea Torrell, Pilar Borrajo Ramos, Alejandra del Barrio Cabello eta Andriev Mechowskik zuzendutako Área de descanso filmak, aldiz, atsedenlekuetan geratzen diren kamiolariak bizi duten zeharoko gogaitasuna hartzen du hizpide; Carmen Bellasek Una vez fuimos salvajes lanean, egilearen eta Madrilgo San Cristobal auzoaren arteko alegiazko elkarrizketa eder bat proposatzen digu; eta azkenik baina ez azkena, Iñaki Sagastumeren X Film izeneko olerki erotikoa izango dugu gurekin non, arraunlariak, umorea eta sexua maisutasunez errimatzen diren.

La muestra autogestionada LUPA presenta su programación anunciando el estreno de algunas películas como Encore la Nuit película colectiva dirigida por Mignon que sigue una noche de fiesta celebración transmarikabollo en una casa okupa de Toulouse o Lisbeth de Aitor Bereziartua que nos trae el retrato de una mujer que en los últimos días de su vida desvela un secreto enterrado . Junto a ellas, la muestra la componen películas comprometidas, políticas, con una mirada única, la mirada del perro verde:
Anatomía de una mirada de Juan Falque muestra los interrogantes que plantea observar una foto, Mothertongue de Teresa Sendagorta que sigue a Keith a a búsqueda las huellas de su padre a través del testimonio de cinco mujeres en tres continentes , Juana de Navarro y Morales retrata a Juana en un riguroso negro luto, Dos sueños después de Pilar Monsell algunos sueños, decenas de habitaciones de hotel, una huida. Rosalía de Victor Gonca nos trae con una libertad formal interesantísima, la figura de Rosalía Sender Begué. Hija de republicanos. Madre. Galerista. Abuela. Militante del PCE desde los 18 años.  En Desayuno con pastillas de Zac73dragon se plantea con humor la rutina mañanera de sus padres, Vai chover de Santiago D. Risco abre la caja de pandora familiar al encontrar unos textos teatrales de su abuelo escritos en postales franquistas, Atrezzo del colectivo Left Hand Rotation, un desfile de cuerpos y objetos en distintas partes del mundo que en su aparente cotidianidad componen diferentes escenarios surrealistas, Área de descanso de Maria Bea Torrell, Pilar Borrajo Ramos, Alejandra del Barrio Cabello, Andriev Mechowski se fija en el tedio de los camioneros en las áreas de descanso, Una vez fuimos salvajes de Carmen Bellas una conversación entre la directora y el barrio de San Cristobal de Madrid donde los habitantes del barrio van apareciendo con una frescura y naturalidad que revelan la depuración de la mirada de su directora, X Film es un poema erótico de Iñaki Sagastume que mezcla humor sexo y remeros vascos.

LUPAk ikusmin biziaz ospatzen du bere 10. urteurrena.
Beti izan eta izango gara zakur berdeak. Horregatik, haien begiradari eskaini nahi izan diogu aurtengo edizioa. Zakur berdeen filmak aurkeztuko ditugu, ikusitakoan axut egin, zirikatu eta eraldatzen gaituzten horiek; adorez eta akatsekin, arrisku eta nortasunez, lotsagabetasunez eta jarrera politikoaz jantzitakoak.

Aurten, haien begiradei ematen diegu geurea. Bressonek zioen bezala “begietara elkar begiratzen diren bi pertsonek, ez baitituzte beren begiak ikusten, beren begiradak baizik (Horregatik izaten al da horren zaila bestearen begien kolorea gogoratzea?)”.

LUPA cumple 10 años en un estado de curiosidad intensa.

Siempre fuimos perras verdes. Y esta edición la queremos dedicar a su mirada. Presentamos las películas del perro verde. Esas películas que nos transforman al ser vistas, que nos desafían y provocan. Con valentía e imperfección, con riesgo y personalidad. Con descarada actitud política e irreverente.

Este año dedicamos la muestra a su mirada. Porque como decía Bresson: “Dos personas que se miran a los ojos no ven sus ojos sino sus miradas (¿Razón por la cual uno se equivoca sobre el color de los ojos?)”.

10. urteurrena ospatzeko, LUPAk jai berezia antolatuko du maiatzaren 13an Donostiako Guardetxean. Aparteko emanaldi batek hasiera emango dio gauari: euskal dokumentalgintzaren aitzindari izandako Aita Labururen zenbait pelikula estreinatuko ditugu Gipuzkoan, eta irudi horiei musika jartzen Gartxot Unsain musikaria izango dugu gurekin, ikuskizun paregabean.

Ondoren De Viaje musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu, bizikleta munduaren inguruko irudi dokumentalez lagunduta. Bukatzeko, KXDJren musikaren soinuekin dantzan amaituko dugu, LUPA taldearen irudi dokumentalen artxiboaz girotuta.

Gainera, 10. urteurren hau behar bezela ospatzeko, arte-lanen erakusketa kolektiboa prestatu da, Oreretako zenbait saltoki eta leku konplizeetan erakusgai izango dena. Azkenik, edizio berezi honi amaiera emateko, maiatzak 14 igandean, Rouge Elea konpainiaren azken ikuskizuna aurkeztuko dugu:  HAU DA NIRE AMETSEN KOLOREA.

Para celebrar sus 10 años, Lupa ha preparado para el sábado 13 de mayo, un evento muy especial: La muestra estrenará en Guipúzcoa varias de las películas documentales del Padre Laburu, uno de los pioneros documentalistas vascos. El músico Gartxot acompañará en directo las piezas documentales en lo que será un espectáculo único.

Además y siguiendo la celebración de su 10ºaniversario se ha preparado una exposición colectiva que estará expuesta en distintos comercios y lugares cómplices de Rentería. Para cerrar esta edición especial, el domingo se presentará el último espectáculo de la compañia Rouge Elea: HAU DA NIRE AMETSEN KOLOREA. 

 

Anuncios